XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txirrinak bigarren aldiz jo zuen.

Kanpoan ez zen giro, euria barra-barra ari zuen eta.

Noizean behin tximista bat edo beste erortzen zen mendi gainetik.

Egun ilun hartan bazirudien Jaungoikoak argi izpi bat igorri nahi izan zuela.

Zuri behintzat hala iruditu zitzaizun txirrinak bigarren aldiz jo zuenean.

Bera izango zela pentsatu zenuen.

Azken astean egunero etortzen baitzen.

- Egunon, sor Karmen.

- Baita zuri ere, Patxi.

Gaur eguna triste esnatu zaigu, Jaungoikoak lana erruz izango du seguruena Zeru goietan.

- Hala da, bai. Hala da.

- Zatoz, zatoz barrura.

Kanpoan hotz dago eta.

Eskaileretan gora abiatu ziren abadesa eta Patxi, arotza.

Komentuak urte asko zituen.

Gehiegitxo inoiz konponketarik gabe tente irauteko.

Eta neguaren hotz eta umelak zirrikitu guztietatik sartzen ziren.

Sor Gregoria gaixotu arte ez zuten inoren beharrik izan komentuan.

Baina medikuak esan zuenez, komentuko ateak itxita egonda ere, eguraldiaren jabe diren epotx txikiek erraz topatzen dituzte barrura sartzeko erak.

Epotxak ez dira nolanahikoak; (...)